Goiz kronika asteburua
Araluceren itxiera
Unai Martinez: 'Marra gorri guztiak gainditu ditu Batz taldeak'
Araluce fabrikaren itxieraren inguruan hitz egin du Unai Martinez ELA-ko metal arloko arduradunak Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.
-
Araluceko langileak fabrikaren itxieraren aurkako kontzentrazioan
5:52 min
Batz taldeak Igorreko Araluce enpresa itxi eta gero 141 langileen kaleratzea eragiten du. Unai Martinez ELA-ko metal arloko ardunadunak salatu duenez, langileen ordezkariek proiektu industriala eta bertako langileen etorkizuna bermatu nahi dute. Martinezek Batz kooperatibaren jokaera izan du hizpide, estrategikoak diren lanak Aralucetik ateratzen eta deskapitalatzen saitu direlako. Fabrikak Igorren daudelako bertako familieegan daukan eragina azpimarratu du, langile horien arteko harremanak familiarrak direlako.
Araluceko langileek eredugarri jokatu zutela nabarmendu du eta Ertzaintzak Araluceko langileek lan egiteko duten eskubidea ez zuela bermatu salatu du. Aralucerako etorkizuna eraiki nahi dute eta Batz taldeari hori aurrera eramateko aukera bat eskatzen diote.