Itxi

Zientzia gosaria

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Sagitario galaxia, eguzki sistemaren sorburu?

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, eguzki sistemaren sorrerari buruzko teoria bat izan dugu aztergai.

  • Unibertsoa

    Unibertsoa

    12:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zientzia Gosaria"  igande goizetan zientziaz blaitzeko tartea izan ohi dugu 'Goiz Kronika'n. Gaur, entzule baten galderari erantzunez hasi dugu tartea, hegazti migrariek hegan ari direla lo egiten ote duten argitu dugu. Eta ondoren unibertsora egin dugu saltoa. Nature Astronomy aldizkarian argitaratu den azken ikerlanaren arabera, gu bizi garen eguzki sistema, esne bideak Sagitario nano galaxiarekin bat egitearen ondorio izan liteke. Milaka miloi urte egin behar dugu atzera hau guztia ulertzeko. Teoria honen oinarrian izan ere, izarren adinaren azterketa dago. Idoia Mujikak xehetasunak.