Goiz kronika asteburua
Inaxio Oiartzabal - Sare
"Espetxe politika iraultzeko lortutako adostasuna, mosaiko bidez irudikatuko dugu"
Salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko aldarria, egoerak hala behartuta mosaiko erraldoia izango da. Resolution, etxera! lelopean bat egin dute EAJk, EH Bilduk, Podemosek eta sindikatu askok.
-
Inaxio Oiartzabal Euskadi Irratian, artxiboko argazkian.
4:13 min
Inaxio Oiartzabal, Sare plataformaren bozeramalea Euskadi Irratiko Goiz Kronikan izan da. Gaur, manifestazioa egitekoak ziren baina, egoerak hala eskatuta egokitu egin behar izan dute eta mosaiko erraldoia egingo dute: 600 lagunek Resolution hitza marraztuko dute Kontxako hondartzan.
Espetxe politika iraultzeko "adostasun zabala" lortu dute eta adostasun hori irudikatzeko mosaikoa izango da. Presoen auzia konpontzeko "berandu" ibiltzea egotzi dio Espainiako gobernuari eta nabarmendu du urruntzeak oraindik ere ez direla amaitu. "Salbuespen egoeratik lege arruntera pasatzeko" unea dela, eta urgentziazko auzia dela iritzita mintzatu da Euskadi Irratiko uhinetan.