Itxi

Goiz kronika asteburua

ERREFUXIATUAK BOSNIAN

Ehunka errefuxiatu egoera lazgarrian Bosniako mugan, Europar Batasunean asilo bila

Lipako kanpalekua erre ondoren, 700 bat asilo eskatzaile daude Bosniako mugan, Kroaziara noiz pasako zain. Zero azpiko tenperaturak jasaten ari dira lotarako aterperik eta arropa edo oinetakorik gabe.

  • Asilo eskatzaileak, Bosniako mugan, eguneko otordu bakarra jasotzeko prest elur azpian

    Asilo eskatzaileak, Bosniako mugan, eguneko otordu bakarra jasotzeko prest elur azpian

    2:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hiru mila migratzaile daude Bosniako mugan, 700 bat pertsona Lipako kanpalekua erre zen inguruetan. Gehienak Pakistan eta Afganistango gazteak dira, bakarrik datoz, eta egun hauteako tenperatura eta eguraldi txarra jasateko arropa, oinetako edo aterperik gabe daude. Kroaziako muga igaro nahi dute, behin Europar Batasunean asilo eskaera prozesua hasteko. Baina asko etsituta daude, Europak bizkarra eman diela uste baitute.

Eguneroko bizitza zaila eta gogorra da, azpiegitura faltari, janari eskasia gehitzen baitzaio. Bosniako elkarteak dira pertsona guzti hauei jateko ematen dietenak. Hala ere, otordu bakarra egin dezakete: ogi puska bat eta te beroa. Elkarte hauek zapatak, arropa beroa eta aterpea eskatu dute.

Bertan diren migratzaileak kezka dira horrela jarraitzekotan hotzez hilko diren eta saiatzen ari dira mendietatik barrena Kroaziara pasatzen. Poliziak, baina, atzematen ditu aldiro, Bosniara bultzatuz berriz.