Itxi

Goiz kronika asteburua

Leire San Salvador

"Saharar herriari inposatutako guda bat da"

Goiz Kronika saioan izan da Leire San Salvador Sahara Euskadiko Mugimenduko kidea, Saharako Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zenetik 45 urte bete direnean.

  • Gazte bat Sahararen banderarekin

    Gazte bat Sahararen banderarekin.

    4:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken hilabeteetan, liskarrak eta sahararren eskubideen aurkako Marokoren jarrera areagotu egin direla salatu du Leire San Salvador Sahara Euskadi Mugimenduko kideak.

Azaldu du eurentzat ere zaila dela informazioa lortzea Marokok blokeoa ezarri duelako, baina hildakoak egunero daudela. Gaineratu du sahararrek erreferenduma era baketsuan egin eta beren herrietara itzuli baino ez dutela nahi.

Bestalde, nazioarteko erakundeen pasibitatea salatu, eta eskaera bat egin dio Espainiako Gobernuari: dagokion ardura berretsi eta erreferenduma egiten lagundu dezala.