Goiz kronika asteburua
ERREPORTAJEA
Zaldibiako Bilore xaboi fabrika eraisteko lanak hasi dira
Xabier Urteaga | EITB MEDIA
Otsailaren 11n bota zuten lantokiaren ikur nagusia; etxebizitzak egiteko eta industria garbirako eremua izango da etorkizunean.
-
Bilore eraisteko lanak abian dira
5:31 min
Otsailaren 11n bota zuten Zaldibiako Biloreren lantokiko ikur nagusi izandakoa, xaboia gordetzeko depositua. Egunotan ari dira 2003an itxi zuen lantokia eraisten. Udalaren aspaldiko nahia zen utzita zegoen eraikina bota eta ingurua txukuntzea. 23 mila metro koadroko azalera betetzen dute 18 pabiloiek.
Bilore Ordizian sortu zen, eta 1962an eraman zuten Zaldibiara. Herrian eragin zuzena izan zuen, biztanle kopurua handitu zen, eta komertzioan ere izan zuen islada Etzitxu Mujika Zaldibiako alkateak eta Joxe Antonio Corchete Biloreko langile ohiak azaldu dutenez. Emakume askorentzat lan mundurako aukera ekarri zuen xaboi fabrikak.
Bilore 2003an itxi zuten.Ordutik instalazioak utzita egon dira. Garai batean Biloreri lurrak saldu zizkiotenen bilobek erosi zuten lantokia, enkantean, 2017an. Beraien ardura da eraikina eraitsi eta lurzorua deskontaminatzea. Gerora, etxebizitzetarako, zerbitzutarako, eta industria garbirako eremua izango da.Udala Bilorek Zaldibiaren historian izan duen eragina jasotzeko egitasmoa lantzen ari da.