Itxi

Goiz kronika asteburua

Berdintasuna

Genero arrakala areagotu besterik ez du egin pandemiak

Amaia Balentziaga

Pandemiak emakumeengan izan duen eraginari begiratu nahi izan diogu gaur. Urtea ez da erraza izan inorentzat, are gutxiago emakumeentzat.

  • Martxoak 8ko manifestazioa

    Mugimendu Feministaren zapiak iazko manifestazioetako batean.

    6:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egin diren ikerketa eta datuek erakusten dute pandemiak desberdin eragin diela emakume eta gizonei. Gaixotasunaren aurrean, esposizio gehiago izan dute, eta agerian gelditu da zaintza lanen beharra, hain zuzen, emakumeek gehienbat egiten dituzten lanena.

Ikerketen arabera, gainera, konfinamenduan zehar ez da hobetu erantzukidetasuna gizon eta emakume banak osatutako bikoteetan. Ondorioz, areagotu egin da ondoez psikologikoa emakumeengan. Genero indarkeriaren arloan ere egoera ez da hobetu. Izan ere, konfinamenduan etxe asko ez dira seguruak izan emakumeentzat, feministen esanetan, neurriok ez direlako genero ikuspegiarekin hartu. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Zuriñe Rodriguez feminismoan aditu den kazetariak eta Naia Torrealdai Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak eman dizkigute xehetasunak.