Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA

Knorr: "Cs-en desagerpena eta eskuinaren baitan ordenamendu berria etorriko da"

Eneritz Gorrotxategi | EiTB Media

Gorka Knorr Generalitatearen Madrilgo ordezkariak eta Junts Per Cat-eko kideak Euskadi Irratiko Goz Kronikan adierazi du hautesleek argi esan dutela "independentziaren bidea egin egin behar dela".

  • Gorka Knorr, Generalitatearen Madrilgo ordezkaria eta Junts Per Cat-eko kidea.

    Gorka Knorr, Generalitatearen Madrilgo ordezkaria eta Junts Per Cat-eko kidea.

    6:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kataluniako Parlamenteko mahaia osatu berritan, Euskadi Irratiko Goiz Kronikaren deiari erantzun dio Gorka Knorr Generalitatearen Madrilgo ordezkari eta Junts Per Cateko kideak. Madrilgo Gobernuak joan den legealdian bultzatutako "judizializazioaren bidean" jarraitzen duela nabarmendu du, eta honebestez, Laura Borras Parlamenteko buru berriak hortik irteteko konpromisoari heldu diola adierazi digu. Hala ere, Knorren aburuz, "Madrilgo Gobernuak dio politika epaitegietatik kanpo utzi behar dela nahiz eta aste honetan bertan ikusi dugun gauzak ez dihoazela bide horretatik".

Kataluniako Gobernu berria osatzeko, Esquerra Republicanaren, Junts per Caten eta CUPen arteko akordioa ziurtzat jotzen ote duen galdetuta, Borrasek desio hori agertu duela eta otsailaren 14an hautesleek agindutakoa "hori dela" gogorarazi du: "Independentziarako hautu irmoa" egin zutela, "lehenbizikoz eserlekuetan bakarrik ez, botoetan ere irabazi dugu eta horrek islada izan behar du politikan". Denek elkarrizketaren bidea bultzatzen duten arren "independentistek lortutako 74 eserlekuetatik 41 dira Madrilen Sanchezi ezezkoa eman diotenak". Orain, beraz, Gobernua osatzeko gakoa "oreka bilatzea" izango dela dio, gogoratuz "hautesleek esandakoa da, independentziarako bidea egin egin behar dela". 

Madrilgo giro politikoaren inguruan berriz, Espainiako politika "zirko bat" bilakatu dela irizten dio, eta "politika demokratikoa" nola dagoen interesatzen zaiola dio. "Atzo bertan Josep Rull espetxeratu zuten bere pentsatzeko era ez duela aldatu argudiatuta. Hori da Espainia, hori da Espainiako justizia eta hori da Espainiako politika", esan du. Madrilen hauteskundeak egiteko pandemiaren "aitzakia" jartzen ari diren arren, "hemen datu okerragoen garaian egin zirela" gogorarazi du.

Murtziako egoerak "ez duela kezkatzen" dioen arren, "objektiboki Ciudadanos alderdiaren desagerpena ekarriko duela eta eskuinaren baitan berriz ere ordenamendu berri bat" sortuko dela aurreikusten du. Espainiako politikak baino "Espainiak daraman bide ez demokratikoak" kezkatzen duela ere nabarmendu nahi izan du.