Itxi

Goiz kronika asteburua

AGORA ELKARTEA

Maitane Nerekan: "Hezkuntza ez da bideratu behar mundua egitera, baizik eta munduan egotera"

EiTB Media

Filosofiaren mundu eguna pasa berritan, Agora filosofia elkarteko lehendakaria, Maitane Nerekan, izan da "Goiz Kronika"n. Salatu duenez, "LOMLOEk LOMCEk baino murrizketa handiagoak ekarri dizkie hausnarketa kritikoa bultzatzen duten diziplenei".

  • Maitane Nerekan, Agora Filosofia Elkarteko presidentea

    Maitane Nerekan, Agora Filosofia Elkarteko presidentea

    9:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken hezkuntza lege guztiek filosofia ikasgaiari garrantzia kendu diotela salatu dute Agora filosofia Elkartetik. Maitane Nerekan Agora Elkarteko Lehendakariak dioenez, LOMLOE legeak, "LOMCEK baino murrizketa handiagoak" ekarri dizkie "bai filosofiari baita orokorrean hausnarketa kritikoa bultzatzen duten diziplinei". Esate baterako, DBHko 4.mailan, filosofia ikasgaia "hautazkoa" zela adierazi digu baina "LOMLOEk ez du jasotzen" eta Batxilergoan berriz, "filosofiaren historia berreskuratu bada ere, lehenengo eta bigarren mailan, orduak kentzen zaizkie baita psikologiari ere, irakurketa kritikoa egiten ikasteko ikasgaiei".

Hezkuntzaren norabidea honenbestez, "ekoizpenera begira" dagoela adierazi du, "gizartearen isla" dela zehaztuz. "Garrantzia handia ematen zaio ekintzailetzari esaterako, baina ez horrenbeste sormenaren ikuspuntutik, gehiago enpresa sortzeari, programazioari, robotikari, ekoizteari begira, baina ez horrenbeste munduan egotera". Filosofiako irakasleak batzen dituen Agora elkartearen aburuz ordea "hezkuntza ez da egon behar mundua egitera, baizik eta munduan egoten irakastera." Hain justu, ikasleei "Mundua interpretatzeko tresnak" eman behar zaizkiela nabarmendu du.

Auzi honetan erkidegoek "eskumen handia" dutela deritzote. "Badago beraz margen handi bat gaitasun kritikoak duintzeko, ordu horiek hemendik zehazteko edo espazio berriak emateko" eta Euskal Herrian "oso beharrezko" deritzote "herri kohesionatu eta sendo bat eraikitzeko". Honenbestez, irakasle batzuen aldarrikapena baino, "gizarte aldarrikapen bat izatea" nahi dutela nabarmendu dute. Hala, dei egin diete "zientziaren, artearen eta kazetaritza mundukoei ere bat egin dezaten, gizarte zientzietan dagoen filosofiaren beharra uler dezaten.