Itxi

Efemerideak

Urtarrilak 30

Bloody Sunday: Mende erdi, Ipar Irlandako zauria zornetu zuen gertakaritik

Igotz Alkorta | EiTb Media

1972ko urtarrilaren 30a Ipar Irlandan gorriz markatuta geratu den egun bat da. Katolikoen eskubide zibilen alde protestan ari ziren 14 pertsona hil zituen Erresuma Batuko poliziak Derryn. Ihintz Oliden, urte askotan bertako berriemaile izan dugunarekin ondu dugu efemeridea.

  • Derryko Bogside auzoan gertatu zen

    Derryko Bogside auzoan gertatu zen

    4:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bloody Sunday, Igande Odoltsua edo Bogside-ko Sarraskia ere deitzen zaio 1972ko urtarrilaren 30ean Derry hiriko Bogside auzoan gertatu zenari. Erresuma Batuko indar armatuek 14 pertsona hil zituzten eskubide zibilen aldeko manifestazio batean parte hartzen ari zirela. 15 mila pertsona irten ziren kalera, katolikoak ez zirela bigarren mailako herritarrak aldarrikatzera.

Ihintz Olidenek,  urte askotan bertako berriemaile izan dugunarek, azpimarratu digu gertakari hark areagotu egin zuela Ipar Irlandako abertzaleek Erresuma batuko poliziari zioten herra eta aldi berean gatazka hamarkadetan gogortu eta luzatzeko pizgarrietako bat izan zela. Gazte ugarik erabaki zuen IRAn sartzea igande odoltsuaren ondoren. 1998ko ostiral santuko akordioen ondoren, ikerketa egin zen eta ondorioa argia izan zen: poliziak modu bidegabean jokatu zuela. Baina ez da inoiz epaiketarik egin. Efemeridean xehetasun gehiago.