Goiz kronika asteburua
NAFARROA
Ruiz: "Ildo taktiko ezberdinak egonik ere, helburu bakarra du UPNk: boterea berreskuratzea"
ANDER ALTUNA | EITB MEDIA
Nafarroako EH Bilduko eledunak "erregimena berrezartzeko" ahaleginak ikusi ditu UPN eta PSNk lortu zuten akordioaren atzean, eta sozialistei egotzi die "estatu interesak" lehenestea Nafarroako politikaren gainetik.
-
Bakartxo Ruiz (EH Bildu), artxiboko irudi batean.
7:08 min
Kritiko eta kezkatuta mintzatu da Bakartxo Ruiz EH Bilduko ordezkaria Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan. Haren aburuz, azken egunotan Nafarroan gertatu dena politika "okerrenaren eta zaharrenaren" isla izan da. "Kezkagarriena da hemengo politika Madrilen interesen baitan bideratzea", esan du.
Bide horretan, ohartarazpen argia egin dio Maria Chivite buru duen alderdi sozialistari: "Erratzen ari dira, eta bide horretan tematzeak ondorioak izango lituzkete Nafarroako egoera politikoan, argi eta garbi".
UPNren balizko zatiketaz galdetuta, Ruizek uste du agerikoa dela "bi ildo" daudela, baina xedea bakarra dela. "Sozialistak eraman nahi dituzte betiko lekura, eta boterea berreskuratu". Gaineratu duenez, ez dute jasaten EH Bilduk baldintza dezakeen gehiengo politikorik.