Itxi

Efemerideak

SAHARAREN INDEPENDENTZIA

Mendebaldeko Sahara: gaurko egunez 1976an aldarrikatu zuen independentzia

Igotz Alkorta | EITb Media

2020ko azaroan hautsi zen indarrean zen su etena Guerguerateko istiluen ondorioz. Garazi Hach Embareck euskal sahararrak garbi du konponbidea zein den: "Espainiak deskolonizazio prozesua bete behar du sabirautza eskainiz".

  • Mendebaldeko Saharan, Fronte Polisarioaren protesta

    Mendebaldeko Saharan, Fronte Polisarioaren protesta

    4:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiak 1934an okupatu zuen Mendebaldeko Sahara. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Nazio Batuen Erakundeak deskolonizazio aldia bultzatu arren, Francok ez zuen Mendebaldeko Saharakoa onartu. 60ko hamarkadan beraz, mugimendu independentista sortu zen eta 1973an Fronte Polisarioa. 

2020ko azaroan lehertu zen 1991an, Fronte Polisarioak eta Maroko sinatutako su etena, Guerguerateko istiluen ondorioz. Mendebaldeko Saharak bizi duen egoeraz bere ikuspuntua eman digu aita Fornte Polisaioraren sortzaileetako bat, ama euskalduna eta 12 urtean errefuxiatu-kanpamenduetan bizi izan den Garazi Hach Embareck-ek. Hain zuzen, errefuxiatu eremuetan bizi diren 150 mila sahararrrez gain, biktima gehiago ere ikusten ditu Hach Embareck-ek, eta konponbidea ere bere ustez argia da: "Espainiak deskolonizazio prozesua bete behar du subirautza eskainiz". 

Etorkizunera begira jarrita, Frente Polisarioaren aldetik, helburua aldatu egin dela berretsi du Euskadi Irratian: "Lehene erreferenduma zen helburu, orain berriz, hori aldatu egin da: askatasuna da nahi dena".