Itxi

Efemerideak

Apirilak 3

Joxemiel Iztueta "Lazkao Txiki": Begirada bereziko bertsolaria

Igotz Alkorta | EITb Media

Hiru hamarkada betetzear dira "Lazkao Txiki"k utzi gintuenetik. 1993ko apirilaren 3an zendu zen, ebakuntza batetik esnatu ezinik. Begirada bereziko bertsolaria zen, zirikatzaile eta umoretsua, baina sakonera begiratzen ere bazekiena. Iñaki Murua bertsolariarekin aztertu dugu bere ekarpena.

  • Joxemiel Iztueta "Lazkao Txiki"

    Joxemiel Iztueta "Lazkao Txiki"

    3:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joxemiel Iztueta, Lazkaon, Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian jaio zen 1926ko irailaren 15ean eta 67 urterekin hil zen Donostian, duela 29 urte. 17 urterekin kantatu zuen lehen aldiz plazan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan irabazle izan zen 1964an eta 65ean. Txapeldun-orde ere izan zen bi aldiz. Euskal Herriko Txapelketan bigarrena izan zen 65ean, Uztapideren atzetik. Iñaki Muruaren arabera, "zehatza eta fina" zen Lazkao Txiki bertsotan. "Berak esaten zuen bizi osoa praka motzetan pasa zuela, eta horregatik agian, haurraren ezaugarri interesgarrienetakoa ez zuen galdu: galdetzea", azpimarratu digu Muruak.

Bere pasadizo hainbat ere gogoratu dizkigu Muruak. Efemeridean xehetasunak.