Itxi

Goiz kronika asteburua

KORRIKA

Karmele Jaio: “Euskarak behar du egiturazko gorputz kolektiboa”

Ander Altuna | EITB Media

Erabat hunkituta hitz egin du Jaiok Euskadi Irratiko Goizak Gaur albistegian Korrikaren mezua irakurri berritan.

  • Karmele Jaio, mezua irakurtzen

    Karmele Jaio, mezua irakurtzen

    3:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Karmele Jaiok idatzi eta irakurri du Korrikaren mezua dozenaka mila lagunen aurrean Donostian. Jaiok, hunkituta, Korrikak eragin dion zirrara berezia aipatu du lehenik. "Hitzez ari gara, baina ezin dut sentitzen dudan emozioa azaldu. Ez daukat hitzik" esan du idazle gasteiztarrak.

Mezuaren edukian sakonduz, azpimarratu du hizkuntza zerbait "fisiko" bihurtzeko ahalmena duela Korrikak, eta bihartik aurrerako erronka zehaztu du: "Nola egin ekimen honek sortzen duen emozio, indar eta energia kolektiboa egunerokora eraman eta euskara bultzatzeko? Horixe da erronka". Izan ere, Jaioren iritziz, euskarak "egiturazko gorputz kolektiboa" behar du, eta bi norabide edo bi ardatz finkatu ditu: bata, erabilerari dagokiona; bestea, erakundeen bultzada.