Goizak gaur
Beñat Elizondo, Xaia ostatua
"Zaila da egoera ostatuentzat; neurriak etengabe ari dira aldatzen"
Ipar Euskal Herrian indarrean sartuko diren etxeratze aginduaz eta gainerako neurriez aritu zaigu Beñat Elizondo, Urruñako Xaia ostatuko arduraduna.
-
Xaia ostatuaren 100. urteurreneko kartela
4:49 min
Ipar Euskal Herrian, gaur gauerdian sartuko da indarrean etxeratze agindua: momentuz hiru astez, 21:00etatik 06:00etara. Horrez gain, badira beste hainbat neurri ere, Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak iragarri dituenak: unibertsitateetan, esaterako, erdira murriztuko dute edukiera; kirol ekitaldietan, 5.000 lagunetik 1.000 lagunera jaitsiko da gehienezko kopurua. Eta aipatzeko beste neurri bat: itxi egingo dituztela joko gelak, kasinoak, erakusketa gelak, baita ostatuak ere. Gauean soilik ez: egun osoan egongo dira itxita ostatuak, gutxienez hiru astez.
Urruñan, Pausu auzoan, dagoen Xaia ostatuaren arduradun Beñat Elizondok 'Goizak Gaur' albistegian esan digunez, egoera oso nahasia da, "hiru egunetan hiru aldiz aldatu baitituzte neurriak". Martxoko itxialdi garaian diru-laguntzak izan zituzten, hileko 1.500 eurokoak, baina, orain, irekitzeko aukera badutenez, ez dute laguntzarik jasotzerik espero. Aurten 100 urte bete ditu Xaia ostatuak, eta mendeurrenari lotuta prestatuak zituzten ospakizunak hankaz gora jarri dizie pandemiak.