Itxi

Goizak gaur

Paul Bilbao

"Pandemiak erakutsi du euskarak behar gaituela, baina badela aurrera egiteko grina"

Kontseiluaren idazkari nagusiak garrantzitsutzat jo du Euskararen Eguna baliatuz hizkuntza gutxituen aldeko manifestua Espainiako Diputatuen Kongresura iritsi eta 10 alderdiren atxikimentua lortzea.

  • Paul Bilbao

    Paul Bilbao

    5:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna da, eta Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusiak "Goizak gaur" albistegian balorazio positiboa egin nahi izan du, pandemiak  "euskarak behar gaituela" agerian utzi badu ere, jendeak erakutsi baitu "badagoela aurrera egiteko grina". Horren erakusle jo du Euskaraldia, harreman sozialetarako testuingururik desegokiena izanik ere, ia 180.000 pertsonak kontzienteki parte hartzeko hautua egin baitu, Gainera, ariketa soziala egiteko aukera eman du, baina baita, halaber, komunitatearen indarra erakustekoa ere, eta, Bilbaoren hitzetan, testuinguru honetan "kopuru horiek oso interesgarriak dira".

Halaber, Euskararen eguna dela baliatuz, Espainiako Diputatuen Kongresura iritsi da, hizkuntza gutxituen alde lan egiten duten eragileek otsailean adostutako manifestua, eta 10 alderdiRen sinadura darama testuak: Unidas Podemos, ERC, EAJ , EH Bildu, JxCAT, PDCAT, CUP, Mas Madrid, BNG eta Compromís. Kontseiluaren idazkari nagusiak garrantzi handikotzat jo du horrelako eztabaida bat Kongresura eramatea, eta alderdi gehiagok bat egitea nahi luketela adierazi du. Berdintasunaren parametroetan, berezko hizkuntzek eta gaztelaniak balio juridiko bera izatea eskatzen dute idatzi horretan, eta hhorren bitartez, estatutuetan aldaketak egitea lortu nahi lukete, hizkuntza gutxituak ofizialak ziandaitezen euren lurralde-eremu guztietan.

Azkenik, Urkulluk gaur argitaratu duen txioan euskara lanabes gisa erabiltzeko deia egin du eta Bibaok horretan sineten duela nabarmendu du, eta gaineratu du euskara ongizatearen eta kohesioaren parametroetan kokatu behar dela, gizarte justuagoa eta kohesionatuagoa lortuko.

 

-