Goizak gaur
Miren Basaras
"Denden eta ostalaritzaren ordutegiak murriztu beharko lirateke"
Miren Basaras EHUko mikrobiologoa ez da itxialdi osoaren alde agertu, ekonomian eragin handia duelako. Aitzitik, neurri zorrotzagoak har litezkeela azpimarratu du.
-
Miren Basaras
Azken aldian asko dira itxialdi osoaren alde agertu diren adituak, baina Miren Basaras mikrobiologoak "Goizak Gaur" albistegian ez du martxoan izandako konfinamenduaren parekoaren alde egin, horrelako erabaki batek ekonomian eragin handia duelako. Aldiz, neurri zorrotzagoak har litezkeela azpimaratu du: "Adibidez, jende gehien biltzen dituzten guneak gehiago kontrolatzea, eta merkataritzak eta ostalaritzak ateak lehenago ixtea".
Aitzitik, eskolak zabalik mantentzearen alde dago Basaras. Mikrobiologoaren hitzetan, "izan ditugun datuak ikusita, eskolak nahiko leku seguruak izan dira. Umeak etxean edukitzea ez da biderik egokiena, eta ahal den heinen umeak eskoletan mantendu beharko lirateke, egoera oso larria ez bada behintzat".
Orain arte egindako txertaketaren balorazioa ere egin du adituak. Haren ustez, oso astiro doa, "astiroegi". Lehenago ere esandakoaren bidetik, Basaras ez dago ados iristen diren dosien erdia gordetzearekin: "Ailegatu ahala jari behar dira, ezin dira gorde. 16.000 dosi iristen badira ahalik eta arinen jarri behar dira. Ez da posible EAEn ez iristea dauden txertoen erdi jartzera ere ez iristea. Lehen dosia ahalik eta arinen jarri behar da, eta bigarrena bermatuta dago, ez dago, oraingoz behintzat, logistika arazorik".