Itxi

Goizak gaur

Alberto Lopez Basaguren

"Euskadin jarraitu dezake indarrean alarma egoerak maiatzaren 9tik aurrera"

EITB MEDIA

Alberto Lopez Basaguren Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunaren arabera, alarma egoerari dagozkion ahalmenak lehendakariaren esku gera litezke.

  • Alberto Lopez Basaguren

    Alberto Lopez Basaguren

    5:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maiatzaren 9a ate joka dagoen honetan, egun horretatik aurrera alarma egoerarekin zer gertatuko den hizpide da azken egunotan. Idoia Mendia lehendakariordeak gaur mahai gainean jarri du Espainiako gobernuakalarma egoera estatuko lurralde osoan edo erkidego batean ezar dezakeela, eta hori egingarria dela nabarmendu du "Goizak Gaur" albistegian Alberto Loipez Basaguren Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunak.

Izan ere, Basagurenen arabera, "legeak dio alarma egoera ezartzeko ahalmena duen bakara Espainiako gobernua dela, baina hori bere kabuz egin dezake, orain arte bezala, edo autonomia erkidego bateko presidenteak eska diezaioke erkidego horretan ezartzea". Kasu horretan, alarma egoerari dagozkion ahalmenak erkidegoko lehendakariaren esku gera litezkeela azpimarratu du.

Edonola ere, ministroen kontseiluak onartu beharko luke alarma egoera dagokion erkidegoan ezartzea, eta 15 egunerako izango litzateke. Hortik aurrera, Diputatuen Kongresuak onartu beharko lukeela adierazi du Basagurenek.

Bestalde, Carolina Darias Osasun ministroak esan du arratsalde honetan Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluak egin duen bileran ez dutela alarma-egoeraren amaiera aztertu eta berretsi egin du Espainiako Gobernuaren asmoa arau hori maiatzaren 9tik aurrera baliogabetuta uztea dela, betiere pandemiaren bilakaera kontuan hartuta.

Kazetarien galderei erantzunez, Dariasek ziurtatu du erkidego bakar batek ere ez duela eskatu bere autonomian alarma-egoera mantentzea.