Goizak gaur
Adimen Artifiziala
Gorka Azkune: "Gehiegikeria bat da adimen artifizialak gure zibilizazioa zalantzan jarriko duela esatea"
Igotz Alkorta | EITb Media
Gorka Azkune EHUko informatika irakasle eta Hitz zentruko ordenagailu-gizaki elkarrekintzako arduraduna izan dugu Goizak Gaur albistegian. Mila eta 200 aditu, pentsalari eta enpresa jabek adimen artifizialeko sistemak gelditu eta arautzeko egindako eskaeraz galdetu diogu.
-
Adimen artifiziala jada gurean da.
8:12 min
Munduko mila eta 200 aditu, enpresaburu eta pentsalarik gutun irekia egin dute publiko CHAT GPTaren moduko adimen artifizaleko sistemen garapena behin behinean eteteko eskatuz. Gutxienez sei hilabeteko moratoria, tekonologia hori behar bezala arautu eta kontrol mekanismo publikoak ezarri arte.Ohartarazpen zorrotzak dakartza gutunak, gure zibilizazioa bera arriskuan jarri dezakeen norabidea har dezakela adimen artifizialak; finean demokrazia bera dagoela kolokan, errealitatea eta fizkioa bereiztea geroz eta zailagoa izango delako.Deigarria da sinatzaileen artean teknologia munduko erraldoien jabeak badaudela, ELON MUSK bera esaterako, eta baita aldi berean, irakasle eta pentsalariak ere.
"Zalantzarik gabe aratu behar da", adimen artifizialari lotutako teknologia Gorka Azkune EHUko irakaslearen esanetan, baina ez du bat egin gutuna idatzi duten adituen beste hainbat mezurekin. Ez zaio iruditzen adimen artifizialak gaur gaurkoz gizakia ordezka dezakeenik edo demokrazia arriskuan jarri, tresna oso indartsua dela onartu arren. Euskarak sistema horietan duen lekuaz ere aritu zaigu Euskadi Irratiko "Goizak Gaur" albistegian.