Landaberri
Emakume baserritarrak
Hiru belaunalditako emakume baserritarren ahotsa eta irudiak San Agustinen
Amama, ama eta alaba. Balaunaldiz-balaunaldi baserriko bizitza nola transmititu duten kontatzen duen ikusentzunezkoak eta Gema Arrugaetaran argazkiek osatzen dute erakusketa. Urriaren 20ra arte.
-
Emkume baserritarrak argazki panelean
4:14 min
Iratxe Martinez Landa 21eko presidenteak kontatu digu "zuhaitza" ikus-entzunezkoan bildu dituzten irudi eta ahotsek zer adierazten duten. Historia benetan gogorrak bizitako emakumeak dira. Euren familiak ez ezik, baserriko familia eta baserriko lana egin behar izan dituzte urteetan. Orain asko aldatu da bizimodua baina jatorria ez ahaztea garrantzitsua dela iritzita irudi eta ahotsak biltzea erabaki dute, urriaren 15eko emakume baserritarraren egunerako.