Landaberri
Antzasti: euskaldunon etxea
Bizkaitarren bizimodua ezagutzeko eta Arratiako produktuak dastatzeko topalekua
TAMARA FERRARI | EITB MEDIA
Dimako Artaun auzoan dagoen Antzasti izeneko baserrian izan da 'Landaberri'. Euskaldunon etxea dela diote Amezaga ahizpek: etxe tradizionala eta modernoa, bi espazio bereizi dituzte bakar batean.
-
Antzastira egindako bisita
12:58 min
Elena eta Kristina Amezagaren etxera, Antzasti baserrira, joan da "Landaberri". XIX. mende amaiera eta XX. mende hasiera irudikatu dute bertan: bizkaitarrak nola bizi ziren erakutsi nahi izan dute, emakumeek egiten zituzten lanetan jarri dute gainera fokua. Atzera begirako erakusketaren ondoren gosez bagaude, inguruko produktuak dastatzeko aukera ere eskainiko digute Dimako baserri eder horretan.