Landaberri
Gaztainak
Gaztainak kontserbatzeko aholkuak, Jakoba Errekondok
Aranxta Arza | EITb Media
Geroz eta zailagoa da gaztainak kontserbatzea, hotzik ez duelako egiten. Hala ere, Jakoba Errekondok eman dizkigu aholku zehatzak horretarako.
-
Gaztainak
2:48 min
Antzina erabiltzen zituzten tekniketako batzuk aipatu ditu Jakoba Errekondok inork berreskuratu nahiko balitu: kirikikinoetan morkots eta guzti gorde edota ketu. Eta beti geratzen da izozkailuan sartzeko aukera. Entzuleetako batek berretsi digu eurek izozten dituztela eta gero udaberrian erreta jan. Ederra dela garaiz kanpo gaztainak jatea.