Mezularia
Mintegia
Gorabide elkartea eta kazetariak, zubiak eraikitzen
Euskadiko Kazetarien Elkarteak eta Ezgaitasun intelektuala dutenen elkarteak mintegia egin dute.
-
Gorabide
6:56 min
Euskadiko Kazetarien Elkarteak eta Ezgaitasun intelektuala dutenen elkarteak mintegia egin dute. Arantxa Iraola Berria-ko kazetariak eta Gorabideko Veronica Medinak eman digute 'Mezularia'n jardunaldiaren berri. Iraolaren esanetan, kazetariek espezializaziorako dituzten zailtasunen aurrean, ezinbestekoa da gai konkretuak lantzerakoan horien inguruko elkarteetara jotzea. Elkar ulertzea eta zubiak eraikitzea ezinbestekoa dela gaineratu du Iraolak.
Gorabideko Veronica Medinak esan du eurentzat garrantzitsua dela komunikabideek euren berri izatea.