Itxi

Mezularia

Majarenas

A. Zubimendi: 'Sara eta Izar aske eta etxean egotea da helburua'

Sara Majarenas eta Izar alaba harrera etxe batera eramatean ebatzi du epaileak.

  • 5:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur 3 urte bete dituen Izar neskatoak eta Sara Majarenas presoak elkarrekin jarraitzeko modua izango dute. Jose Luis Castro espetxe zaintzako epaileak Majarenasi bigarren gradua eman dio, eta alabarekin Madrilgo harrera etxe batean biziko dira ama eta alaba. Araitz Zubimendi familiaren bozeramailearekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.

Erabakiaren berri ematen duen idatzian epaileak dio otsailaren 6an Majarenasek idatzi bat egin zuela, horretan zioen ETAk sortutako mina aitortzen duela eta bide baketsuen erabateko apustua egiten duela. ETArengandik aldentzeko nahia ere azaltzen du Majarenasek. Bere helburu bakarra alabarekin egotea dela dio idatzian.

Zubimendik esan du 3 gauza eskatu dituztela ama eta alaba elkarrekin egotea, eta aske eta etxean egotea. Horietako bakarra bete dela-eta, lanean jarraituko dutela esan du.