Mezularia
Elkarrizketa
Iraitz Lazkano, Elgetako alkatea: 'Arrakala ireki dugu sistema judizialean'
Epaile batek frankismo garaiko krimenak ikertuko ditu lehen aldiz, genozidio eta gizateriaren aurkako delitu zantzuak ikusita. Elgetako Udalak jarritako kereilari erantzunez hasiko du ikerketa.
-
Intxorta
6:08 min
Epaile batek frankismo garaiko krimenak ikertuko ditu lehen aldiz, genozidio eta gizateriaren aurkako delitu zantzuak ikusita. Elgetako Udalak jarritako kereilari erantzunez hasiko du ikerketa. Aztertuko dituzten krimen gehienak 1936-37 bitartekoak dira, baina tartean badira 1980. urtean Elgetan izandako bi atentatu. Urtarrilerako deitu ditu lekukoak epaileak. Iraitz Lazkano Elgetako alkateak egin du erabakiaren balorazioa 'Mezularia'n.