Mezularia
Emakumea eta baserria
'Emakumerik gabe baserriak ez du irauten eta bide horretan goaz'
Maider Aramendi EBEL Emakume Baserritarren Elkarteko koordinatzaileak azaldu du egoeraren gordina: lan egiten duten emakumeen lana ez da aitortzen ez eta saritzen ere, eta emakume gazteak falta dira.
-
9:36 min
Martxoaren 8ko greba deialdiarekin bat egin du EBELek. Maider Aramandik 'Mezularia'n esan digunez, baserrian lanean aritzen diren 10 emakumetik bakarra da baserritar profesionala, bakarrak kotizatzen du gizarte segurantzan. Kezkatan bestea, adina: baserrian aritzen diren 10 emakumetik 8 50 urtetik gorakoak dira.