Itxi

Mezularia

Espetxeak

'Senideekiko sentsibilitate eza dago; heriotzen atzean arduradunak daude'

Maialen Martinez de Marigorta Salhaketa elkarteko kideak salatu du espetxeek ez dutela presoak bergizarteratzeko funtzioa betetzen. Espetxean hil berri den presoaren senideek epaitegietara joko dute.

  • Salhaketaren salaketa.

    Salhaketako kideak eta Zaballako espetxean hil den presoaren senideak.

    7:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Salhaketa elkarteak "estatu krimen" gisa salatu ditu espetxeetan hil diren presoen kasuak. Urtea hasi denetik hiru preso hil dira Zaballako espetxean; azkena joan den astean urkatuta topatu zuten 24 urteko gazte gasteiztarra. Maialen Martinez de Marigorta Salhaketako kideak 'Mezularia'n esan du Estatuaren ardura dela presoen ongizatea bermatzea, eta hau bete ezean, traumatikoak direla kartzela barruko heriotzak. Neurri zehatzak eskatu dituzte egoera aldatzeko, tartean preso gaixoen kaleratzea edota zigor kodearen berrikuspena.