Itxi

Mezularia

Ondarea

'Sendabelarrak eta xendabideak lotuz sortu dugu 'Xendabelarrak' ekimena'

Natur ondarea eta ondare kulturala berreskuratzeko, hiru ibilbide prestatu dituzte Legorretan. Zelai Amenabarro alkateak eta Maria Josefa Lasa sustatzaileetako batek eman dute ekimenaren berri.

  • Ondare kulturala.

    Sendabelarrak ahanzturan gal ez daitezen garatu dute ekimena.

    11:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ondarea funtsezkoa da herri baten nortasuna definitzeko. Legorretako Udalak industriaurreko gizartearen arrastoak desagertu ez daitezen ekimen berezia abiatu zuen udazkenean: 'Xendabelarrak'. hain gureak diren sendabelarrak eta herriaren inguruko xendabideak uztartu eta hiru ibilbide proposatu. Zelai Amenabarro Legorretako alkateak eta Maria Josefa Lasa sustatzaileetako batek eman dute ekimenaren berri 'Mezularia'n.