Itxi

Mezularia

Zarata

Zaratak sortzen dituen kalteen gogoeta

Azken urteetan bezala, Zarataren Kontrako Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna da apirileko azken asteazkena. Gehiegizko zarata duen gizartean bizi gara eta horrek osasun kalteak eragin ditzake.

  • Zarata neurgailua

    Dezibelioak neurtzeko gailua

    14:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Herritarren hamarretik zazpik 65 dezibeliotik gorako zarata maila jasaten du, eta maila hori onartezintzat jotzen duten atalasetik gorakoa da zientzialari eta osasun arloko adituen arabera. Datu horiek eskuan, Noismart, Zarataren eta kutsadura akustikoaren inguruan lan egiten duen enpresako Olaiz Txurruka kezkatuta agertu da. Zarata subjektiboa den arren, zarata kutsadura mota bat dela argitu du Txurrukak. Zarata kutsadura motetan kaltegarriena dela azpimarratu du Noismarteko kideak.

Uxue Bolinaga, berriz, otorrinoa da, eta zarata gizakien artean gaixotasun gehien sortzen duen gaixotasunetako bat dela berretsi du. Bolinagak azaldu du Espainia, Japoniaren atzetik, bigarren lurralde zaratatsuena dela. Kalteen artean entzumenean eragiteaz gain estresa ekar lezake, baita loa galtzea ere.