Itxi

Mezularia

Euskara

'Eskerrik asko, mila esker eta esker aunitz elkartasun eta laguntzagatik'

Maitane Hidalgo Lekeitioko Azkue Ikastolako zuzendariak esker hitzak izan ditu eguraldi txarra tarteko Ibilaldiaren antolaketan izan dituzten arazo eta galerei aurre egiten lagundu dieten guztientzat.

  • Euskara

    Lekeitioko Azkue Ikastolako kideak Ibilaldia 2019 jaiaren aurkezpen egunean.

    3:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lekeition ez dute berehalakoan ahaztuko maiatzaren 19a. Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, antolatu zuen Lekeitioko Azkue ikastolak eta eguraldi txarra tarteko ekitaldietako asko bertan behera utzi behar izan zituzten eta galera ekonomiko handiak eragin zizkien horrek. Gastuei aurre egiteko laguntza eskatu eta herritarren ekarpenak eman du emaitza. Maitane Hidalgo Azkue Ikastolako zuzendariak esker hitzak izan ditu 'Mezularia'n.