Itxi

Mezularia

IBAIZABAL ITSASADARRA

Bilboko Metroan ikusgai Ibaizabal Itsasadarra ezagutzeko bilduma

Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko Kultura Zientifikoko Katedra zuzendariarekin hitz egin dugu Bilboko Metroan jarri duten infografia bildumaz.

  • Bilboko Metroan erakusketa jarri dute Ibaizabal Itsasadarra ezagutzeko

    Infografia bilduma osatzen duten paneletako bat Bilboko Metroan.

    9:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ibaizabal Itsasadarra eta bere inguru metropolitarra zientziaren eta teknologiaren begiez erakusten duten infografia bilduma izango da ikusgai Metro Bilbaoko hainbat geltokitan 2019ko abenduaren 16tik 2020ko otsailaren 29ra.

Moyuako metro-geltokian izango da erakusketa abenduaren 16tik urtarrilaren 1era, ondoren Indautxuko geltokian, eta otsailean Portugaletekoan. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Metro Bilbaok sustatutako ekimenak egunero begi-bistan ditugunak sakonago behatzeko aukera ematea du helburu, Juan Ignacio Perez Iglesias katedraren zuzendariak azaldu digun moduan.