Osasun etxea
Itxarongelan
3/4 begetariano, egunean 10.000 urrats eta tentsioa punttu-punttuan duela topatu dugu Itxaro Borda
Osasun Etxeko itxarongelan aitortu digu bere barruko korapilo, zailtasun eta ezinak askatzeko erabili izan dituela nobela eta poemetako pertsonaiak. Postari zeneko estres izugarriak bizitza pausatuago bat egitera eraman zuela ere bai.
-
Itxaro Borda Baionako bestetan
32:21 min
Itxaro Borda Xarriton, 1959ko Martxoaren 29an jaioa.
Baionako bestetan pausa egin eta Osasun Etxeko itxarongelan hartu dugu osasunaz hitz egiteko.
Aitortu digu zaintzen duela bere burua, bai elikaduraren aldetik, baita ariketa fisikoa eginez (yoga eta meditazioa praktikatuz).
Genetika lagun, gustura bizi dela aitortu digu eta gustatuko litzaiokeela, beste idazle askok egin duen bezala, azken hatseraino idazten segitzea.