Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Orbañanosek prest izango du

Carrion Hondarribiako lehen taldera bueltatuko da aurrekalari lanak egiteko

EITB Media

Gonzalo Carrion bigarren denboraldia betetzen ari zen Hondarribia B taldeko entrenatzaile eta arraunlari lanetan. Orain, ordea, lehen taldean arituko da denboraldi amaierara arte.

1:22
Gonzalo Carrion

Gonzalo Carrion Hondarribiako lehen taldera itzuliko da aurrekalari lanak egiteko denboraldi amaierara arte. Datozen estropadetarako, prest izango du Mikel Orbañanos entrenatzaileak, nahi izanez gero.

Carrion Hondarribia B taldeko entrenatzaile eta arraunlari lanetan ibili da azken bi denboraldietan, baina, orain, lehen taldean arituko da Hondarribiak Getariako Ikurrinako 2. ziabogako maniobran egin zuen akatsaren ostean.

Gonzalo Carrionek berak Hondarribiak Getariako Ikurrinan egin zuen akatsaren analisia egin du EITB Mediarentzat. Akatsa ez dela pertsona bakarraren errua, eta talde guztiaren hutsa dela azpimarratu du. Gainera, Carrionen esanetan, Hondarribiak ez ditu liga irabazteko aukera guztiak alferrik galdu, eta titulua lortzeko aukera izaten jarraitzen du.