Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Urdaibai, jaun eta jabe Bartzelonan

Erredakzioa

'Bou Bizkaia' ontziak erakustaldia eman du Kataluniako uretan eta denboraldiko aurreneko bandera irabazi du, Kaikuren eta Orioren aurretik.

4:11
Urdaibai

Urdaibaik erakustaldia eman du Bartzelonako uretan, eta San Miguel Ligako aurreneko bandera eta lidergoa eskuratu ditu. Bermeoko traineruak hirugarren txandan borrokatu behar izan du, baina Kaikuren eta Orioren denbora aise gainditu du. 'Bou Bizkaia' ontziak ez du aurkaririk izan azkenengo txandan, eta Euskadi Basque Country Bandera eskuratu du.

Sestaoko ontzia bigarrena izan da, 9 segundora, eta Orioko 'Mirotza' hirugarrena, 13 segundora. Hondarribia laugarren izan da 18 segundora, bigarren txanda Portugaleteren aurretik irabazi ondoren. Estropadako azkenengo sailkatua Castro izan da, Zumaiaren aurretik. Kantabriako ontziak, gainera, zigorra jaso du.

Sailkapena:

1

Urdaibai Umpro Avia

19:51,54

12 puntu

2

Kaiku Ambilamp

20:00,72

00:09.18

11

3

Orio Babyauto

20:04,08

00:12.54

10

4

Hondarribia Orsa

20:09,90

00:18.36

9

5

San Pedro Ecolmare

20:10,50

00:18.96

8

6

Tiran Pereira

20:10,70

00:19.16

7

7

Portugalete Eulen

20:13,02

00:21.48

6

8

San Juan Iberdrola

20:16,50

00:24.96

5

9

Astillero

20:33,54

00:42.00

4

10

Pedreña

20:40,56

00:49.02

3

11

Zumaia Altuna eta Uria

20:54,10

01:02.56

2

12

Castreña

21:00,82

01:09.28

1