Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Getxon

Kaikuk erakustaldia eman, eta lidergoa berreskuratu du

Erredakzioa

Sestaoko ontziak estropada ikusgarria egin du, eta Orio eta Urdaibai aise gainditu ditu Getxoko uretan. Kortaren mutilak sailkapeneko lider berriak dira.

2:50

Kaikuk erakustaldia eman du Getxon, eta Ikurriña erraz eskuratu du. Sestaoko ontziak aise gainditu ditu Orio eta Urdaibai ohorezko txandan, eta Jose Luis Kortaren mutilak San Miguel Ligako lider jarri dira, 103 punturekin.

San Juanek bigarren txanda irabazi du, eta estropadako laugarren postua lortu du, Portugaleteren eta Tiranen aurretik. Hondarribiak ohorezko txandan parte hartu du, baina Orbañanosen taldeak ezin izan du faboritoen erritmoa jarraitu.

Pedreñak Getxoko estropadako denborarik kaskarrena egin du, baina Castrok sailkapen nagusiko azkenengo postuan jarraitzen du.

Estropadako sailkapena:

1

Kaiku Ambilamp


20:39,70



12

2

Orio Babyauto


21:03,20



11

3

Urdaibai Umpro Avia


21:03,26



10

4

San Juan Iberdrola


21:20,12



9

5

Portugalete Eulen


21:25,04



8

6

Tirán Pereira


21:29,06



7

7

Hondarribia Orsa


21:33,10



6

8

Astillero


21:38,50



5

9

San Pedro Ecolmare


21:58,40



4

10

Castreña


21:58,84



3

11

Zumaia


22:02,80



2

12

Pedreña


22:14,80



1