Arrauna
18:00etan
Kaiku, gainditu beharreko aurkaria Euskadiko Txapelketan
Erredakzioa
Sestaoko ontzia, Portugalete, Urdaibai eta Santurtzi bizkaitarrak, eta Orio, San Pedro, Hondarribia eta San Juan gipuzkoarrak lehiatuko dira.
-
Kaiku, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gaur jokatuko da Euskadiko Traineru Txapelketa, Lekeitioko uretan. eitb.com.-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute proba, 18:00etatik aurrera.
Zortzi talde lehiatuko dira: Kaiku, Portugalete, Urdaibai eta Santurtzi bizkaitarrak, eta Orio, San Pedro, Hondarribia eta San Juan gipuzkoarrak. Ordena horretan sailkatu ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako txapelketetan, hurrenez hurren.
Iaz Kaiku nagusitu zen Euskadiko txapelketan, Urdaibaren eta Hondarribiaren aurretik.