Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Galizian

Kaiku eta Orio Espainiako Txapelketa lehiatuko dira asteburuan

Erredakzioa

Sestaokoak faborito dira, eta, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi ondoren, Espainiakoa ere eskuratu nahi dute.

  • Kaikuk Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi berri ditu. Efe.

    Kaikuk Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi berri ditu. Efe.

San Miguel Ligan atseden hartu eta asteburuan Espainiako Traineru Txapelketa lehiatuko dute Kaikuk eta Oriok. Finala zuzenean emango dute eitb.comek eta ETB-1ek.

Bi euskal ordezkariez gain, beste sei traineru izango dira parte-hartzeileen artean: Kantabriako bat (Pedreña) eta Galiziako bost (Samertolaméu, Tirán, Amegrove, Chapela eta Mugardos).

Lehia larunbatean hasiko da, 18:00etan, sailkapeneko txandekin. Igandean, berriz, final handia jokatuko da 12:00etatik aurrera. Lehenengo eta behin kontsolazio txanda lehiatuko dute, eta, ondoren, ohorezkoa.

Kaikuk beste txapel bat jantzi nahi du

Kaiku txapelketa irabazteko faborito nagusia da, batez ere azken 10 egunetan jokatutako guztia irabazi duelako, Euskadi eta Bizkaiko txapelketak barne.

Orio, aldiz, ez dago sasorik onenean. Asteazkenen Lekeition lehiatutako Euskadiko Txapelketan maila kaskarra eman zuten gipuzkoarrek eta bosgarren amaitu zuten, Kaiku, Bermeo, Portugalete eta Hondarribiaren atzetik. Galizian, bide onarri heldu nahi diote berriro.