Arrauna
Galizian
Kaiku eta Orio, Espainiako Txapelketako finalera
L.E.
Tiran eta Chapela ontzi galiziarrak ere igandeko finalean izango dira. ETB-1k eta eitb.comek zuzenean emango dute estropada 12:00etatik aurrera.
-
Kaikuk eta Oriok aurreikuspenak bete dituzte eta finalean dira. Efe.
Kaikuk eta Oriok aurreikuspenak bete dituzte eta Espainiako Traineru Txapelketako finalerako sailkatu dira. Oriok egin du sailkapen saioko denborarik onena (20:00) lehen txanda irabazita. Kaiku, berriz, aise nagusitu da bigarren txandan.
Bizkaitarra ontziak gipuzkoarrek baino segundo bat gehiago egin du, baina Jose Luis Kortak entrenatzen dituen mutilek erritmoa nabarmen moteldu dute bigarren ziabogatik aurrera, arerioei alde handia ateratzen zietela ikusi dutenean. Kaikurekin batera, Tiran, Mugardos eta Amegrove aritu dira).
Gauzak horrela, Espainiako Txapelketako finalean Orio, Kaiku, Chapela eta Tiran lehiatuko dira. Gainontzeko lau ontziek (Pedreña, Meira, Amegrove eta Mugardos) kontsolazio txanda neurtuko dituzte indarrak.
Finala zuzenean emango dute eitb.comek eta ETB-1ek 12:00etatik aurrera.