Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

29an, sailkatze-estropada

24.000 euro Kontxako irabazlearentzat

Erredakzioa

Hilaren 29an jokatuko da Kontxako Banderako sailkatze-estropada. Dagoneko sariak, datak eta oinarriak.

  • Kaiku, el máximo favorito a ganar. Foto: EFE

    Kaiku, ganador en 2012. Foto: EFE

Kontxako Banderaren sailkapen estropada hilaren 29an jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan eta zuzenean ETBn.

Traineruak minututik minutura irtengo dira, eta gehienez hamabost segundoko tartea emango da irteteko. Erlojuaren aurkako estropadak guztira (joan eta etorri) 3 miliako distantzia izango du, ibilbide bereko bi luzetan banatuta. Ziaboga bakar batean egingo da. Ziaboga ababorretik hartuko da.

Ibilbidean zehar ababorretik utziko diren erreferentziazko tarteko balizak jarriko dira.

Kontxako Bandera estropadaren finalean bi estropada egingo dira. Estropada bakoitzak, guztira (joan eta etorri), hiru itsasomiliako distantzia izango du, ibilbide bereko bi luzetan banatuta. Ziaboga ababorretik hartuko da.


Lehen estropada: iraileko lehen igandean egingo da, eta eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten traineru sailkatuek hartuko dute parte. Txandak eta kaleak zozketatu egingo dira.

Bigarren estropada: hurrengo igandean egingo da. Bigarren estropada horretako lehen txandan aurreneko estropadan denborarik txarrenak egin dituzten lau tripulazioek egingo dute arraun, eta bigarren txandan denborarik onenak egin dituzten beste lauek. Kaleak zozketatuko dira.

 

Estropadetako sariak

Estropadetan parte hartzen duten tripulazioek honako sariak irabaziko dituzte:

• Lehen sailkatuak: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 24.000 .
• Bigarren sailkatuak: 15.000
• Hirugarren sailkatuak: 12.000
• Laugarren sailkatuak: 9.000
• Bosgarren sailkatuak: 7.000
• Seigarren sailkatuak: 6.000
• Zazpigarren sailkatuak: 5.000
• Zortzigarren sailkatuak: 5.000

Kontxako Banderaren Oinarriak