Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Epaileen erabakiaren aurka

Urdaibaik helegitea aurkeztea erabaki du

Erredakzioa

Bermeoko taldearen ustez, Kontxako Banderan gertatutakoa ez da legezkoa. Administrazio Auzitegiko epaitegira jo beharko dute, ezin baita beste inon helegiterik aurkeztu.

0:51

Kontxako Bandera igandean egon zen jokoan, baina badirudi lehia bulegoetan luzatu egingo dela. Hondarribia izan da Kontxako Banderako irabazlea helegitea aurkeztu, eta epaileek arrazoia eman ondoren. Estropada Urdaibaik irabazi zuen, baina bigarren jardunaldiko itzulerako luzean Bermeoko ontzia Hondarribiaren kalean sartu zen, eta bi taldeetako arraunek talka egin zuten.

Hondarribiari arrazoia eman zioten epaileek, baina Urdaibaik arrazoia duela uste du, eta ez du estiko. Bermeoko taldeak helegitea aurkeztuko du Kontxako estropada bukatu ondoren epaileek hartutako erabakiaren kontra.

Urdaibaik Administrazio Auzitegira jo beharko du helegitea aurkezteko. Estropadaren araudian azaltzen denez, Donostia Kulturak hartutako erabakien aurka ezin da inolako helegiterik aurkeztu, ez kirol federazioetan ezta Kirol Justiziako Euskal Batzordean ere.