Arrauna
Azken azterketa
Orio izan da nagusi Iberdrola Banderan
Erredakzioa
Urdaibai izan da bigarren, 14 segundora, eta Hondarribiak bukatu du hirugarren, 15era.
-
Orioko trainerua. Argazkia: EITB
San Miguel Ligako traineruek azken azterketa izan dute gaur Pasai Donibaneko uretan jokatutako Iberdrola Banderan.
Garaipena Oriok eskuratu du, 19 minutu eta 17 segundoko denbora eginda. Urdaibai izan da bigarren, 14 segundora, eta hirugarren Hondarribiak bukatu du, 15era. Kaikuk ez du proban parte hartu. Emakumezkoetan, San Juan izan da nagusi.