Arrauna
Sanxenxon eta Bueun
Galizian jokatuko dira asteburuko estropada biak
Erredakzioa
Larunbatean, 18:00etatik aurrera, II. Nauta Sanxenxo Bandeira hartuko du Sanxenxo herriak eta igandean Bueun izango da hitzordua (12:00etan).
-
Orio, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Larunbatean, 18:00etatik aurrera, Pontevedrako herriak II. Nauta Sanxenxo Bandeira hartuko du, San Miguel Ligako lehenengo jardunaldia Galizian. Bigarren aldiz, Sanxenxoko Udalak II. Nauta Sanxenxo Bandeira estropada antolatu du.
Txanden konposaketa sailkapen orokorraren arabera izango da. Lehenengoan Urdaibai Avia, Pedreña, Zierbena Bahías de Bizkaia eta San Pedro Ecolmare; bigarrena Cabo, Astillero, San Juan Iberdrola eta Portugalete Eulen; eta ohorezko txandan Hondarribia Orsa, Tiran Pereira, Kaiku Ambilamp eta San Miguel Ligako liderra, Orio Babyauto.
Igandean, Bandeira Concello de Bueu
Pontevedrako Bueu herria izango da San Miguel Ligaren galiziar uretan egindako lehen sarraldia ixtearen arduraduna. Traineruen goi mailako lehiaketarentzat ezezaguna den udal honetan jokatuko da estreinakoz Concello de Bueu Bandeira.
Estropada biak zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en eta ETB-1en (larunbatean 18:00etatik aurrera eta igandean 12:00etan).