Arrauna
Gaur, Lekeition eta Zumaian
Bizkaiko eta Gipuzkoako traineru txapelketak, jokoan
Erredakzioa
Bizkaiko proba 19:00etan hasiko da eta Zumaiako hitzordua ordu erdi lehenago, 18:30ean.
-
Urdaibai. Argazkia: EFE
Gaur jokatuko dira Bizkaiko eta Gipuzkoako traineru txapelketak, Lekeitioko eta Zumaiako uretan, hurrenez hurren.
Gipuzkoako proba 18:30ean hasiko da eta parte-hartzaileak Zarautz, Hibaika, Zumaia, Getaria, Donostiarra, Trintxerpe, Orio, Hondarribia, San Juan eta San Pedro izango dira. Emakumezkoetan, Orio, Getaria, San Juan, Hibaika eta Zumaia lehiatuko dira.
Lekeitioko hitzordua 19:00etatik aurrera jokatuko da eta Kaikuk bere seigarren titulua jarraian eskuratzea izango du helburu. Bizkaitarrarekin batera, Urdaibai, Portugalete eta Zierbena izango dira azken txandan.
Aurreneko txandan KAE 2 ligako Deusto, Arkote, Getxo eta Mundaka taldeek hartuko dute parte, eta bigarrenean KAE 1eko Isuntza, Ondarroak, Elantxobek eta Itsasoko Amak.