Arrauna
Lurraldeetako txapelketak
Urdaibai, Bizkaiko traineru txapelduna; Orio, Gipuzkoakoa
MIKEL DOMINGUEZ | EITB.EUS
Gipuzkoako emakumezkoen txapelketan, San Juan nagusitu da. Gizonezkoetan, Kaiku, Zierbena, Portugalete, Hondarribia, San Juan eta San Pedro ere sailkatu dira Euskadiko txapelketa jokatzeko.
Bizkaiko eta Gipuzkoako traineru txapelketek badute irabazlea. Urdaibai eta Orio dira Bizkaiko eta Gipuzkoako txapeldun berriak, hurrenez hurren. Bermeokoek 8 segundu atera dizkie Kaikuri, eta Oriokoak, 6 segundo bigarrenei, Hondarribiari.
Urdaibaik jarri du denborarik onena Lekeition: 19:32. 8 segundo geroago Kaiku heldu da; 25 geroago, Zierbena, eta 37 geroago, Portugalete. Horiek dira Euskadiko Txapelketa jokatuko duten Bizkaiko lau traineruak.
Zumaian, Orio irabazi du Gipuzkoako Txapelketa, 19:42ko denborarekin. Hondarribia izan da bigarrena, 6 segundoko aldearekin; San Juan, hirugarrena 29ko aldearekin, eta San Pedro, laugarrena 47ko aldearekin. Euskadiko Txapelketan egoteko sailkatu dira laurak.
San Juaneko emakumezkoen traineruak irabazi du Gipuzkoako Txapelketa. Hibaika, 5 segundora, eta Zumaia, 15era, izan dira hurrengoak.