Arrauna
14. jardunaldia
Hondarribia izan da nagusi Nojako uretan
Erredakzioa
Urdaibai eta Orio sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Sailkapen nagusian, hiru puntuko errenta dauka 'Ama Guadalupekoa'-k Oriorekin.
Hondarribia izan da onena Nojako uretan jokatutako San Miguel Ligako 14. jardunaldian. Urdaibai eta Orio sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bou Bizkaia-k irabazi du lehen txanda, eta ohorezko txandako azken metroetan erabaki da irabazlea.
Beheko postuetan, Astilleroren eta San Pedroren arteko lehia izan da protagonista. Kantabriarrek lau segundoko errenta lortu dute azkenean.
Sailkapen nagusian, Hondarribiak Oriok baino hiru puntu gehiago ditu (150-147). Igandean etxean arituko da Ama Guadalupekoa, 12:00etatik aurrera. ETB-1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute estropada.
Nojako Bandera:
1. Hondarribia
2. Urdaibai
3. Orio
4. San Juan
5. Cabo
6. Portugalete
7. Tiran
8. Astillero
9. Zierbena
10. Kaiku
11. San Pedro
12. Pedreña
Sailkapen nagusia:
1. Hondarribia 150
2. Orio 147
3. Kaiku 125
4. Cabo 91
5. San Juan 85
6. Portugalete 83
7. Tiran 82
8. Zierbena 67
9. Astillero 55
10. San Pedro 54
11. Urdaibai 43