Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Hondarribiko Bandera

Urdaibai, jaun eta jabe

Erredakzioa

Bermeotarrek aise irabazi dute bandera, lehen txandako itsasoko baldintzak aprobetxatuta. Hondarribiak sendo jarraitzen du lidergoan, eta Pedreñak maila galdu du.

Urdaibaik erdietsi du Hondarribiko XXVII. Bandera.

Bermeoko ontziak lehen txandak izan dituen itsas baldintza onak aprobetxatu ditu garaipena erdiesteko. Urdaibaik Ohorezko Txandan irten den Hondarribiari 16 segundo atera dizkio, eta hirugarren San Pedro izan da, lehen txandan arituta, hori ere.

Pedreñak maila galdu du, eta Hondarribia sendo dago San Miguel Ligako sailkapenean, 161 punturekin.

HONDARRIBIAKO BANDERA

1    URDAIBAI AVIA     19:50,94           12 puntu
2    HONDARRIBIA ORSA    20:06,82       11
3    SAN PEDRO ECOLMARE   20:07,14      10
4    KAIKU AMBILAMP   20:14,72       9
5    SAN JUAN IBERDROLA    20:17,34     8
6    ASTILLERO    20:21,62       7
7    ORIO BABYAUTO    20:28,36    6
8    TIRÁN PEREIRA    20:29,42     5
9    CABO    20:32,44       4
10    ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA    20:34,34       3
11    PEDREÑA    20:34,66       2
12    PORTUGALETE EULEN   20:35,34    1

SAILKAPEN NAGUSIA

1    HONDARRIBIA ORSA    161 puntu
2    ORIO BABYAUTO    153
3    KAIKU AMBILAMP    134
4    CABO    95
5    SAN JUAN IBERDROLA    93
6    TIRÁN PEREIRA    87
7    PORTUGALETE EULEN    84
8    ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA    70
9    SAN PEDRO ECOLMARE    64
10    ASTILLERO    62
11    URDAIBAI AVIA    55
12    PEDREÑA    17