Arrauna
Kontxako Bandera
Ostegunerako itsas-iragarpena
Erredakzioa
Ostegun honetan 2014ko Kontxako Banderaren sailkatze-estropada jokatuko da, Donostian.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Ostegun honetan 2014ko Kontxako Banderaren sailkatze-estropada jokatuko da. Hona hemen eguraldiari eta itsas-iragarpenari buruzko informazioa (Iturria: Euskalmet).
Eguraldia:
Ostegunean freskatze aldera egingo du. Ezegonkortasuna areagotu egingo denez, zerua lainotuago egongo da eta goizaldean eta gero berriro egunaren bigarren zatian zaparrada trumoitsuren bat bota dezake, bereziki ekialdean. Hala ere, tenperatura jaitsi arren eta ipar ukituko haizea ibiliko bada ere, oro har giro atsegina izango dugu, eguzkiaz gozatzeko une politak izango ditugulako eta tenperatura beroenak 25-28 ºC artekoak izango direlako.
Itsas-iragarpena:
Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.