Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

2015 denboraldia

Malagan jokatuko da aurreneko estropada

Erredakzioa

Ekainaren 28an traineruen txapelketa handienaren hasiera Malagako La Malaguetan izango da. III Euskadi – Basque Country Bandera jokoan egongo da Andaluzian.

Duela bi urte Mediterraneoan estreinatu ondoren, San Miguel Liga hirugarrenez jardungo da Mare Nostrum-eko uretan nabigatzen izango da datorren ekainaren 28an III Euskadi – Basque Country Banderarekin. Kasu honetan, aldiz, txapelketa Malagara lekualdatuko da, La Malaguetara hain zuzen ere, non “la Caixa” Koroarengatik lehiatzen hasiko diren.

Desplazamendu hau ACT eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arteko akordio batek ahalbidetu du, Jaurlaritzak Euskadi helburu turistiko bezala sustatzen jarraitu nahi baitu. Horretarako, Bartzelonan egin zen moduan, asteburu osoan zehar ekitaldiari loturiko sustapen ekintza ugari egingo dira azken urteetan bizitako esperientzia indartzeko.

Honela, momentuko 12 traineru onenak ekainaren 28an elkartuko dira III Euskadi – Basque Country Bandera lehiatzeko eta irabazleen palmaresean Urdaibai Avia, 2013ko garailea, eta Orio Babyauto, lehengo urteko garailearen ondoan euren izena idazteko. Aurreko bi edizioetan kirolariek naiz zaletuek kirola, kultura eta Euskadiren turismo sustapena bateratu zituen astuburuetan zehar gozatu zuten. Esan beharra dago, aurten San Miguel, txapelketaren babesle nagusia, eta Malagako Udalak esfortzu handia egin dutela estropada hau bertara eramateko.

San Miguel Ligako lehen jardunaldi honetako estropadaren irteera nahiz amaiera La Malaguetako hondartzan egongo dira eta estropada-eremua La Farola pasealekuarekiko paraleloan egongo da, eta orain arteko formatu berean jokatuko da, lau kale eta lau luze. Txanda eta kaleen zozketa, aldiz, estropadaren aurkezpen ekitaldian egingo da. “Txapelketaren lehen jardunaldia gure ohiko lekuetatik urrun hastearen ideia estrategikoaren jarraitzen dugu, San Miguel Ligaren difusioa handitzen jarraitzeko. Bartzelonan egondako aurreko bi urteak oso onak izan

k oso onak izan