Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako sailkapen estropada

San Miguel Ligako oilarrek ez dute hutsik egin

Leire Etxazarra | eitb.eus

Bermeo, Hondarribia, Orio, Kaiku, San Pedro, Tiran eta San Juan izango dira Kontxako badian Donostiarrarekin batera lehiatuko direnak. San Pedrok teorian Caborentzat zen txartela lortu du.

1:15

Ez da ezustekorik izan Kontxako Banderako sailkapen estropadan, eta faborito nagusiak Donostiako uretan izango dira datorren igandean.

Ondorioz, bost traineru gipuzkoar (Hondarribia, Orio, San Pedro eta Donostiarra), bi bizkaitar (Bermeo eta Kaiku) eta galiziar bat (Tiran) lehiatuko dira aurtengo Kontxan.

San Pedro izan da jardunaldiko ezusteko bakarra, erlojuaren kontrakoan bosgarren denborarik onena eginda. Cabo, berriz, galtzaile atera da, ez baitu igandean lehiatzeko txartelik lortu. Astillerok ere kolpe latza hartu du, zortzigarren amaitu baitu gaurko estropada, San Juanengandik 22 ehunenetara.

Sailkapen-estropadaren ostean egindako zozketaren arabera, igandeko bi txandak horrela geratu dira:

1. TXANDA: Donostiarra, Bermeo, San Pedro, Orio.

2. TXANDA: Tirán, Kaiku, San Juan, Hondarribia.

    Emakumezkoen estropada

    Emakumezkoei dagokienez, Zumaia, Hibaika, Orio eta San Juan lehiatuko dira igandeko estropadan.