Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Estrobo auzia

Hartutako substantziak 'kaltegarriak' direla esan dute adituek

Agentziak | Erredakzioa

Gaixo dauden pertsonentzako botikak direla adierazi dute, baina pertsona osasuntsuei emanez gero, "kalte nabarmena" eragin dezakete.

1:32

Kirol Osasunaren Babeserako Espainiako Agentziak (Aepsad) egiaztatutakoaren arabera, Urdaibaiko arraunlariei 2010ean ustez emandako substantziek kalteak eragin ditzakete osasun arazoak konpontzeko hartzen ez direnean. Gainera, horietako substantzia batzuk debekatuta daude.

Aepsadeko kimiko batek bere aditu-txostena azaldu du epaiketan.

Denboraldi hartan ustez arraunlariei emandako substantzien ondorio guztiak azaldu ditu. Bere ondorioen arabera, guztiak gaixo dauden pertsonentzako botikak direla adierazi dute, baina pertsona osasuntsuei emanez gero, "kalte nabarmena" eragin dezakete.

Bestalde, eta errendimendu altuko kirol medikuntzan adituan den batek deklaratutakoaren arabera,  posiblea da dopin azterketetan EPOa eta antzeko substantziak ez antzematea, dosiekin eta analisia egiten hartutako denborarekin "tranpa" egin daitekeelako.

Ostiralean epaiketaren azken saioa egingo dute, eta aldeek behin betiko txostenak aurkeztuko dituzte. Horren ostean, epaiaren zain geratuko dira.